logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

PEÑA IGERILARIAK 24 ORDUKO ZEHARKALDIA OSATZEA LORTU DU

Noticia del 11/10/2021 - www.naiz.eus

Orioko itsasadarrean 24 orduz bizkar estiloan igerian aritu da Carlos Peña igerilari tolosarra. Igande eguerdian amaitutzat emandako erronka honen bidez, kirolariak Gipuzkoan lan egiten duten 5.465 erizainak omendu nahi izan ditu.

Erizain talde batek eta Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko (COEGI, gazteleraz) eta Orioko Udaleko ordezkariek harrera egin diote Orioko Arraunetxera iritsi denean, eta ongietorri beroa egin diote.

Nabarmen nekatuta eta hunkituta, igerilariak eskerrak eman dizkie bera babesteko hurbildu diren pertsonei, eta azpimarratu du zeharkaldi horrekin lortu nahi zuen helburua bete izana espero duela, hau da, Gipuzkoako erizainei bere «errespetua, miresmena, maitasuna eta animoa» helaraztea.

Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko lehendakari Pilar Lekuonak herrialdeko erizainen izenean esker ona adierazi dio Carlos Peñari, eta haren kemena, ahalegina eta indarra goretsi ditu.

Orioko itsasadarraren barneko zeharkaldia antolatzen Orioko Udalak lagundu du, eta haren ezinbesteko lana ere eskertu dute elkargokoek, ohar baten bitartez.

<< volver

© Copyright 2010 Carlos Peña | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |