logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

MUNDUAN ZEHAR BIZKARREZ IGERI EGINEZ

Noticia del 11/06/2004 - ZABALIK

Mexikoko Chapala lakutik etorri berria da Karlos Peña igerilari eta abenturazale tolosarra. 80 kilometro luzea den aintzira hau Mexikoko handiena eta Latinoamerikako hirugarrena da, eta alde batetik bestera zeharkatu du bizkar estiloak igeri eginez. Duela hamabos urte hasi ser horrelako zeharkaldiak egiten eta, besteak beste, Titikaka, Maracaibo eta Ness lakuak zeharkatu ditu; halaber, Ebrok dituen 927 kilometroak egin ditu igerian. Holakoak egiten dituen gizon bakarra da munduan.

-Mexikoko Chapala Lakuko 80 kilometroak egin dituzu igerian, bizkar estiloan hain zuzen. Uste bezala joan al zitzaizun dana?

Jakin banekien 1.55 metrora zegoen laku hori; baina, egia esan, lakua errezago zeharkatzea espero nuen. Izan ere, ohituta nago kilometro gehiagoko lakuak zeharkatzera, baina ezusteko handia hartu nuen helburua lortzeko.

-Zein ezusteko izan zenuen, bada?

Maiatzaren 13tik 16ra iraun zuen zeharkaldiak, eta lehen bi eguneta bero ikaragarria egin zuen, 40 gradutik gorakoa. Urak gainera, eguzki izpiak bertan islatzen direnean ispilu efektua egiten duenez, horrek bero sentsazioa handitu egin zidan. Normalean baino ur gehiego esan behar izan nuen, bost bat litro egunean; gorputzak eskatu egiten zidan. Jan, berriz, orduera elikagai energetikoa jaten nuen. 80 kilometro luze izateaz gain, 15 kilometroko zabalera du Chapala lakuak. Europan ezaugarri horietako oso laku gutxi daude, eta Espainian bertan ez dago halakorik. Piraguan lagundu zidan Jesus Ramirez lagun eta masajista gotik behara joan zen arropaz estalita, eskumuturrak bakarrik ikusten zitzaizkion eta, hala ere, erredurak izan zituen.

-Eta hurrengo bi egunetan, zer moduz ibili zinen?

Ez zuen halako berorik egin, 25 gradu inguruan ibili ginen, baina haize handia egin zuen, eta horrek metro beteko olatuak altxarazi zituen. Asko da hori, eta haizea alde izanda ere, olatu gainean jartzen ez banintzen olatua aurpegian apurtzen zen. Ondorioa? Ura irentsi, botaka hasi, uretako betaurrekoak mugitu, erritmoa eten...

-Nahiko lan izan zenuen, beraz, aurrera egiteko...

Ez ziren horiek arazo bakarrak izan. Lakuaren arazo handiena kutsadura da, metal astun asko baitago; horrek, gainera, beherakoa eragin zidan. Horrez gain, lakuan berta hazten den lirio asko dago, eta landare hau naturak berak duen defentsa izan arren, lakua bera irensten ari da. Egia esan, Chalapa lakuan ehunka metroko lirio sailak aurki daitezke, eta tarte batzuetan baita kilometro batekoak ere; ertzetan daude bereziki, baina baita erdialdean ere. Horrekin batera, arrantzaleek sareak nonahi jartzen dituzte, eta horiek guztiak saihesten joan behar izan nuen zeharkaldi guztian, kateatuta ez geratzeko.

-Momenturik txarrena non pasatu zenituen?

Zeharkaldiarean lehen egunean une zailak bizi izan nituen, konplikatuak; izan ere, ezker hankako oinbularra handitu egin zitzaidan. Gorri.gorri jarri zitzaidan, eta handa horretako hegatsa kenduta egin behar izan nituen leher etapako azken hiru kilometroak. Jakin banekien arazoak emango zizkidala zeharkaldi guztian, eta horiei momentuan eman behar diezu konponbidea. Lehen bi egunetan, goiz erdian –igerian nenbilela- lo hartzen duen beroagatik, eta horri aurre egiteko kafezko gozokiak hartu nituen, besterik ezean. Hamabost urte daramatzat honetan, eta gauza gutxi daude ustekabean harrapatazen nautenak. Eskarmentu handia dut, eta badakit gutxi gorabehera momentu bakoitzean nola erantzun behar duda...

-Bizkar estiloan igeri eginez, nola orientatzen zara?

Piraguan joan ohi den lagunak esaten dit zer dudan aurrean eta nondik jo behar dudan. Palarekin egiten dituen mugimenduen arabera, badakit une bakoitzean zein norabidetan joan behar duda; hala, ez daukat zertan gelditurik. Ni haren aurretik joan ohi naiz, eta gisa horretan argi eta gardi ikuste dut zein diren ematen dizkidan agianduak. Hori bai, laku edo ibaiaren erdialdetik joaten saiatu behar du, ahalki eta arazo gehien sahiesteko.

-Nolakoa zen zeharkaldiko egun bat?

Egunero goizeko 5:00ak aldera jaikitzen nintzen. Bapo gosaldi eta 7:30 inguruan uretara joaten nintzen. Zazpi ordun ematen nituen gutxi gorabehera uretan. Etapa, hain zuzen, 14:00-15:00 aldera amaitzen nuen, eta hortik etapa amaitzen zen herrira hurbiltzen ginen. Ordubete irauten zuen harrera egiten ziguten herritarrek, hitzaldiren batekin edota bertako dantza erakustaldiren batekin. Hori amaitu eta ostatura joaten ginen. Dutxatu, masajea hartu eta, 19:30 aldera, afaltzera 21:00etarako, berriz, ohea, egoten nintzen biharamunean goizeko 5:00etan esnatzeko.

-Hangoak nola bizi izan dute abentura hau guztia?

Eromen hutsa izan zen. Mexiko osorako Televisa telebista-kateak zeharkaldiko irduiak eskeini zituen, eta azken egunean, esate baterako, festa eder bat antolatu zuten nire omenez. Agintari asko etorri ziren, tartean herrialde harteko Espainiako kontsula. Eurentzat oso garrantzitsua izan da nire zeharkaldia, kirol aldetik beste inork ez zuelako halakorik egin; gainera, laku horreta eta oro har uraren aldeko aldarrikapena egiten lagundu omen nuen. Hango arazoak azaleratzeko aitzakia izan nintzen.

-Halako zehakaldi batek leher eginda uzten al zaitu?

Zeharkaldi hauen lan bat bezala hartzen ditut, eta lan hau duela hamabost urtetik egiten ari naiz. Goizero gimnasioan entrenatzen naiz eta arratsaldero. Ostera, Tolosako igerilekuan. Asteburuetan, berriz, Lodosara joante naiz ibaian igeri egitera. Sorbalda, lepoa eta koadrizepsak dira gehien behartzen ditudan gorputz atalak zeharkaldi hauetan.

-Zergatik bizkarrez eta ez beste estilo batez?

Nire ezaugarrietara ondoen moldatzen den estiloa delako, ez du beste misteriorik edo azalpen berezirik. Kontuan izan behar da zeharkaldiak egin aurretik atletismoan asko ibilitakoa naizela, eta horrek gauza asko erraztu dizkit prestakuntza fisikoari dagoekionez; oinarri sendoa nuen zeharkaldiei heldu aurretik. Behobia-Donostia proba irabazi egin nuen jubenil maila, eta Donostiako Maratoian 2 ordun eta 30 minutuko marka nuen 20 urterekin. 14 urterekin, Behobian rodu 1 eta 17 minutuko marka egin nuen kadeteetan.

-Laguntza ekonomikorik izan al duzu abentura hauek egiteko?

Ez. NI egiten ari naizena beste inork ez du inoiz egingo ziru aski, eta ez dut hala ere inolako laguntzarik jasotzen. Zeharkaldi guztien egiaztagiriak ditut, norbaitek horren beharra izango balu ere. Hain justu, oporretan egiten ditut zeharkaldiak, nire poltsikotik ordainduta dena. Hori ez da ero baten kontua, egunero gogor prestatzen naiz, eliteko edozein kirolari bezala, baina egiten ari naizen horrek erakundeen aldetik inolako interesik ez izateak harritu egiten nau. Baina ez dut etsitzen. Nire hurrengo proiektuak Sella, Nalón eta Nerbioi ibaiak jaistea dira.

ABENTURA BAT BAINA ZERBAIT GEHIAGO

Karlos Peña igerilariak aitortu digunez, Chapala aintzirako zeharkaldia kirol ekitaldi edo abentura bat baina gehiago izan da. “Laku hori Amigos del Lago Chapala izeneko elkarteak babestu eta defendatzen du, eta laku hau arazoak dituzten beste asko barne hartzen dituen nazioarteko elkarte baten barruan dago. Hain zuzen ere, Laku Biziak du izena elkarte horrek eta guztira denetariko arazoak dituzten nazioarteko 30 laku daude bertan”.

Chapala aintzira desagertzeko zorian izan zen iaz, bere edukieraren %20 bakarrik zegoelako beteta eta lehortzen ari zelako. Zorionez, egoera aldatu egin da eta aurten bere edukieraren %70 beteta dago. Baina arazo handiena lakuan bertan dagoen metal astun kopuru handia da. “Nire zeharkaldiak –dio Peñak- oihartzun handia izan zuen Mexikon, eta Amigos del Lago Chapalako Kideek Laku biziak elkarteari hauxe proposatu behar dio: elkarte horren baitako lakuen arazoak lau haizeetara zabaltzea, nik neuk aldarrikapen-zeharkaldiak egitea. Niretzat pribilegio eta ohore handia izango litzateke laku horiek defendatu eta, oro har; una defendatzeko”.

NOR DA?

Izena: Karlos Peña.
Jaioterria: Tolosa.
Adina: 38 urte.
Bere ibilbidea: 1989an hasi zen Karlos Peña tolosarra zeharkaldiak bizkar estiloan egiten. Logroño eta Zaragoza arteko Ebroko ibaiko zatia (200 km) egin zuen. 1991n, Galiziako Miño ibaia zeharkatu zuen (400 km 17 egunetan). 1992an, berriz, Esa urtegian aritu zen, baita Eskoziako Ness lakuak ere. 1995eko urtarrilean, ostera, 2 gradu ere ez zituen Nereva ibaian ibili zen Bosnia-Herzegovinan, gerra garaian alegia; eta bitxikeria moduan, “han zebilen Espainiako Armadako komandante batek bere intsigniak eman zizkidan; oroitzapen oso onak ditut”. 1998an, anaiaren laguntzaz, 1.000 ordu eman zituen igerian Kontxa, era berean, 4.000 metrora dagoen. Titikaka aintzirako 200 kilometroak egin zituen. 1999an Ebro ibaiko 927 kilometroak osatu zituen 25 egunetan, eta 2002an, berriz, Venezuelako Maracaibo aintzira zeharkatu zuen. Zeharkaldi batzuk Iñaki anaiarekin egin ditu.

<< volver

© Copyright 2010 Carlos Peña | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |