logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

“NIRE MUGAK GAINDITZEKO EGITEN DUT IGERI”

Noticia del 01/03/2002 - EGUNKARIA

Joan den igendean Logroņotik Lodosara joan zen Carlos Peņa, Ebrotik igerian. Sekulako markak egin ditu kirolari gipuzkoarrak, beti bizkar igeriketan; joan den astekoan, baina, aldarrikapen uztartu zen kirolarekin, Los Arcosen jarri nahi suten zobartegiaren kontra.

Pozik da igerilaria egindakoarekin. Bederatzi ordu eta erdi behar izan zituen Logroņotik Lodasara ailegatzeko. Orain, Venezuelarako bidaia prestatzen ari da, Maracaibo lakua zeharkatzeko. Asmo horretaz eta bestez mintzatu zaigu.

Zer moduz igandean?

Ongi, dena oso ongi atera zen. Kirol arloan, ez nuen arazo handirik izan. Azken hiru orduetan hotza izan nuen, eta aleta bat galdu nuen Mendabian, baina ez zen deus larririk gertatu. Ongi bukatu nuen, eta pozik.

Igandeko proban kirolak eta aldarrikapenak bat egin zuten.

Bai. Los Arcosen zabortegia egin nahi dute, eta inguruko jendea kontra dago. Plataforma osatu dute, eta haiengana jo nuen zerbait egin nahi nuela esateko. Logroņotik Lodosara Ebrotik igeri joateko asmoa azaldu nien, eta pozik hartu zuten. Jendetza bildu zzen igandean, 7.000 inguru. Egun polita izan zen.

Igandekoaz gain, beste hainbat proba ere egin duzu Ebron: Logroņotik Zaragozara, ibaia oso-osorik zeharkatu duzu, 927 kilometroak... Ongi ezagutuko duzu, ezta?

Bai, nahiko ongi. Ebron entrenatzen naiz, gaineram etxe ondoan baitaukat. Ia egunero ibiltzen naiz Ebron, lau, bost edo sei orduz. Oain hotz samar dago, eta nahiko zikina, gainera. Nahiko nuke garbiago egotea, Ebro eta gainerako ibai guztiak.

1989. urtea egin zenuen lehen igerialdia, Ebron, hain zuzen ere. Nola hasi zinen?

Nik atletismoa egiten nuen ordura arte. Tolosako taldean aritzen nintzen; hamar urtez ibili nintzen lehiatzen. Biziki gustuko nuen atletismoa, oso serio hartzen nuen, eta marka onak egiten nituen. 1989. Urtean, ordea, arazoak izen nituen. Iņaki Arratible nire medikuak hamaika proba egin zizkidan eta ez zidan deus aurkitu, baina ez nebilen ongi. Atseden hartzeko esan zidan, gehiegi entrenatu nintzelako. Lauzpabost hilabete egin nintzen deus egin gabe, baina kirola egiteko beharra nuen, eta igeri egiten hasi nintzen.

Sekulako markat lortu dituzu zure igerialdien bidez; zerk bultzatzen zaitu horrelakoak egitera, zein da zure asmoa?

Nire asmo bakarra da nire mugak gainditzea, hau da, ahal dudan mailarik onena ematera, erronkak gainditzea. Kirol honek, gainera, leku eta jende berria ezagutzeko aurkera eman dit egin ditudan bidaietan, eta hori oso interesgarria da niretzat.

Txilen, Bolivian, Bosnian eta beste hainbat lekutan izan zara. Ez dira bidaia merkeak; baduzu babeslerik?

Ez, oso laguntza gutxi jasotzen dut. Nire babesle bakarra Cressi-sub da, etxe horrek ematen baitizkit neoprenozkoa jantziak. Gainerakoa nire poltsikotik jartzen dut. Nire hurrengo igerialdea Venezuelan egin nahi dut, maiatz aldera, eta badirudi herri horretan Espainiak duen enbaxadari proiektua gustatu zaiola eta laguntzeko prest dela. Ikusiko dugu.

Venezuelan zer eginen duzu?

Maracaibo lakuan igeri egin nahi dut. 200 kilometro zabal da lakurik zabalenean. Alde batean petrolio plataforma ugaru dago, eta nik beste aldetik eginen dut igerialdia. Es dut lerro zuzena egine, beraz, 250 bat kilometro eginen ditut. Zortzi bat egun beharko ditut, eguraldiaren arabera.

Horrelako igerialdi bat egiteko nola prestatzen zara?

Egunero entrenatzen naiz, goizez eta arratsaldez, ibaian, kiroldegian. Iņaki Arratibelek analisiak egiten dizkit, une oso ongi nagoela ziurtatzeko, eta dieta ere egiten du, ez loditzeko.

Ahalegin fisiko handia eskatzen duen kirola dela argi dago; eta arrizkurik badu?

Bai, badu. Ibaietan zurrunbiloak eta ur-lasterrak dira arriskutsuenak, eta, lakuetan, berriz, haizea. Titicaca lakuan, adibidez, bi metroko alotuetan egin behar izan nuen igeri. Lakuetan, gainera, paisaia betibera denez, monotoniak nekatu egiten zaitu. Itsasoan ere arrisku asko aurki dezakezu: haizea, olatuak eta animaliak. Nik marrazoak izan ditut ondoan; Unerik larriena Bosnian pasatu neun Neretva ibaian. Ibaiertzetan minak bazire, eta uretan hildakoen gorpuak egin zitezkeela esan zidate. Halako batea, igeri egiten ari nintzela, ibaian zen burdina puska batekin gorputz erdia lotuta gelditu zitzaidan. Atera ahala izan nuen, zorionez. Ness lakuan ere, Eskozian, beldur handia pasatu nuen. Es dut munstrorik dagoenik, baina jendeari entzun ondoren, ez zer erraza izan uretan sartzea.

<< volver

Š Copyright 2010 Carlos Peņa | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |