logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

100 ORDU IGERI

Noticia del 27/11/1998 - GALTZAUNDI

Peña anaiek Guinness errekorra ezarri dute. Urrian erdietsi zuten garaipen sufritu hau. Peña anaiek igeri egitea oso gogoko dute. Orain artean, antzeko ekimenak ibai eta erreketan burutuak zituzten; vaina Donostiako Badian eginikoa berria zen bi tolosa hauentzat. Nekea gainditu ostean, azken egunean izandako harrera dute buruan. Betirako gogoan izango duten oroitzapena.

Peñatarrak 89an hasi ziren igeriketan. Uretan murgiltzearena es da gaurko ontua, beraz. Era honetako espedizioetan ez dira berriak. Ebro ibaian, este baterako, 72 ordu segidan igeri arituta daude. Iñakieren ustez, “errekan gusturago gabiltza era honetako saioetan. Lodosako ibaian bada era honetako ekimenak burutzeko leku aproposa eta bertan askotan egin ditugu antzeko ekimenak”. Itsasoan aritzea, berriz, ezberdina da. Olatuak eta gatza etsai nagusiak badira, temperatura aldaketak oso kontutan hartzekoak dira. Orain arte errekan esperientzai handia izan dugu, vaina itsasoan ez. Iñaki Peñak esandakoaren arabera “Itsaso irekiak, hasiera bateam, beldurtu egiten gintuen. Donostian egitea otu zitzaigun bertakoak garelako eta leku egokia izan zitekkelako. Badian, ordea, itsasoak es su hainbeste jotzen”. Hala ere, itsasoa bapatean asko alda daiteke; eta hori zen tolosa anai hauen kezka nagusia. Baina, eguraldia eta itsasoa lagun, dena uste baino hobe joan zen 100 orduko itsas-ibilaldian.

Prestaketa luzea

Duela 15 hilabete hasi ziren egitasmo honen inguruan lanean, Iñakiri otu zitzaion erronka berri honi heltzea; eta, Carlos, hasiera batean zail ikusten bazuen, gerora animatu eta prestaketa lanetan murgildu zen Iñakirekin batera. Lo eta erreleboak egiteko leku bat aurkitu, txalupa eta piraguan babesa koordinatu, entrenamenduak prestatu, sponsorral bilatu... Guztira, urte pasatxo eman dute 100 orduko saioa behar bezala burutu ahal izateko. Laguntza asko jaso ditzute eta horrek ahalegin hau burutzeko indarra eman die: “ate guztiak irekita izan ditugu. Hondarribia eta Donostiako buzeo zentroak, Zarautz eta Donostiako Gurutze Gorria... gastuak estali ditugu, eta ez da gutxi”.

Amaitu ostean dena errezagoa dirudien arren, egunez egun burutu da anai hauen apostu sendoa: “azteazkenean hasi ginen eta lehen egunean ezinezkoa iruditu zitzaigun” adierazi zigun Iñaki Peñak. Jende askoren animoak jaso zituzten eta egunez egun babes hori handituz joan zen. Iñakiren esanetan “ahalegin merezi zuen, pozgarria izan baitzen jendeak azken egunean egin zigun harrera”.

Oroitzapen onak gogoan

Komunikabideetan ere oihartzuna handia izan zuen 100 orduko igeriketa saioak. Iñakik aitortutakoaren arabera, “orain arteko ohiartzunik ez dugu jaso beste espedizioetan. Erronka honi behar bezala erantzun behar genion, sponsorren eskutil jasotako babesarengatik batez ere”.

Iñakik orduko oroitzapen onak ditu gogoan: “ubeldurak eta nekea nagusi ziren azken egunean, horregatik orain gehiago disfrutatzen dugu egindakoaz”. Gauak atzera egiten dizu. Gauez txalupa eta piraguen babesa bagenuen; baina, hala ere, bakarrik sentitzen zara. Luzeagoak egiten zitzaizkigun orduak”.

Ahalegin honen ostean, lasai entrantzeko beta hartu nahi izan dute Peña anaiek. Dena den igeriketa denbora pasa moduan hartzen du Iñakik: “oporretako egunak jan ditugu Donostiago Badian eginiko saioak burutzeko”.

Carlos eta Iñaki batera artiu dira gehienetan; baina, tarteka bakarka ere bai. Igeriketaz gain, buzeatzea eta eskalatzea ere gogoko dute. Carlosen ezaugarri bat zehaztea eskatu genion Iñakiri eta Hauxe azpimarratu zuen: “Carlos sarkifikatua da, eta kosntantea”.

Plateamendu gogorra

Carlos Peña Lodosako igerilekuak begirale moduan ari da lanean. Donostiado Badian egin beharreko saioaren ideia Iñakiri egotzi zion. “Duela 15 hilabete plateatu zidan egitasmo. Zaila ikusi nuen, hasiera batean behintzat. Konplikatua, itsas zaballa delako, gatza, haizea...

Baino, era berean, proiektua polita zen; eta etxean aritzea beti ere erakargarriagoa da”. Eskozian, Galizan, Bolivian eta Bosnian aritu izan dira, eta bazuten beren herrian ere honetako ekimen bat burutzeko gogoa.


Carlosek jendearen babesa eskertu nahi luke: “jende askok lagundu digu txalupetan, piraguaz... Zaila da azaltzea azken egunean jaso genuen harrera. Lerro hauen bitartez, Tolosako jendeari eskerrak luzatu nahi nizkioke. Errioxatik ere hurbildu de jendea”. Horretaz gain ere, honako hauen lana azpimarratu digute bi anaiek: Tolosa eta Donostiako Udalak, JR Vicente, Copy-Tec, Adidas, Donostia eta Hondarribiako buzeo zentruak, Gurutze Gorria...

Erantzun ezin hobea

Erantzuna ezin hobea jaso dutelakoak daude Peña anaiak. Asimilatzeko denbora ere ez omen dute izan. “Gogorra izan da, kirol mailan apostu gogorra baitzen. Gauak ere igeri pasa genituelako. Tenperaturak asko jeitsi zuen lehen egunean, baina hurrengo egunetan hobetu egin zuen eguraldiak”. Aurrera begira ez du helmuga konkretu bat zehaztu nahi izan. Dena den, hurrengorako prest egoteko ahaleginean dihardute: “dagoeneko hasi gara entrenatzen. Nahiko ondo errekuperatu gara”.

Carlosek elkarlanaren balioaz hitz egin zigun. “Iñakik eta biok bikote konpaktoa osatzen dugu eta hori ezinbestekoa da edozein ekimen planifikatzen orduan”.

Honi ere anaia definitzea eskatu genion eta Carlosek Iñakiren umore ona goraipatzen du: “ni agian hotzagoa naiz, Iñakik giro ona jartzen du espedizio guztietan eta hori ere beharrezkoa da”.

<< volver

© Copyright 2010 Carlos Peña | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |