logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

HARRERA BEROA EGIN DIOTE CARLOS PEÑARI,
24 ORDUKO IGERIKETA SAIOA EMAITA ONDOREN

Noticia del 10/10/2021 - urolakosta.hitza.eus

Lore sorta eta aurreskua eskaini dizkiote ekintza solidarioa amaitu berritan Carlos Peña igerilariari. Aurreikusi bezala, 24 orduko zeharkaldia egin du igerian Peñak Oria ibaian, Gipuzkoan lan egiten duten erizainak omentzeko.

24 orduz Oria ibaian igerian ibili da Carlos Peña igerilari tolosarra, Gipuzkoan lan egiten duten erizainak omentzeko. Atzo eguerdian abiatu zen, eta gaur 12:00etan amaitu du ekintza solidarioa hasi zen leku berean, Arraunetxen.

Peñari eta lagun izan dituen bi piraguistei harrera beroa egin diete. Peñaren emaztea, Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidente Pilar Lekuona, elkargoko beste hainbat erizain nahiz Orioko Udaleko ordezkariak izan dituzte zain, eta Peñari lore sorta eta aurreskua eskaini dizkiote. Lekuonak eskerrak eman dizkio Gipuzkoako erizain guztien izenean.

Heldu berritan, oraindik ere hotzez dardarka ari zela, zeharkaldia zer moduz joan den azaldu dio Peñak prentsari. “24 orduetatik hamabi argiarekin izan dira eta beste hamabi argirik gabe. Horrek pixka bat konplikatu egin digu kontua. Mareak oso indartsuak izan dira, orduan, jaitsi erraz egin gara, baina igotzeko, portu aldean bueltaka egon behar izan gara”, azaldu du. Zailtasunak zailtasun, “gustura” geratu da egindako balentriarekin tolosarra.

Ez da igerilariak halako ekintza deigarria egiten duen lehen aldia. “Muturreko igerilari solidario” gisa izendatzen du bere burua, eta munduko bi errekor ditu bere palmaresean.

<< volver

© Copyright 2010 Carlos Peña | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |