logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

“PROBA GOGORRA EGIN ZAIT HAIZEAK OSO GOGOR JO BAITU MOMENTU”

Noticia del 15/10/2019 - Noticias de Gipuzkoa

Odol emaileak lortzeko helburuarekin, Carlos Peña igerialariak 24 orduz egin du igeri Zumaian

ZUMAIA – Carlos Peña igerialari tolosarrak burutu zuen bere helburua: odol emaileen alde 24 orduz ibili da igerian. Larunbatean eguerdiko 13.00etan abiatu zen , Talaipe parean (Zumaia), eta 24 ordu geroago, igandean iritsi zen ordu berean, Arbustaingo arranplara. Herritar ugari zituen Peñak lehorrean zain eta txalo hartean jaso zuten. Bertan ziren era berean, odol emaileen elkarteetako arduradunak, bai Gipuzkoakoa eta baita Zumaiakoa ere.

“Oso gogorra egin zait proba hau, hego haizeak bete betean jo baitu bi egunetan zehar; geratuko zuela uste nuen, baina ez zen hala izan”, esan zuen Peñak. “Haizea 100 kilometro ordukora ere heldu zen. Nik banekien oso gogor egin behar niola eta esan beharra dago, babestua sentitu nintzela Itxas Gaineko piraguistekin”, gehitu zuen.

Tolosarrak probari gogotsu heldu bazion ere, momenturik gogorrena, 20.00etatik 01.00 etara egin zi-tzaion, “marearengatik portutik bueltaka ibili behar izan bainuen eta trumoihotsak ere entzun nituen”.

Lesio bat izan du igerialariak duela gutxi eta igande goizaldera, minekin hasi bazen ere, “azken bi orduetan haizea gutxitu eta asko disfrutatu nuen”.

Erronka horrekin, Peñaren helburua, odol emaile kopurua handitzea zen eta emaitza ere izan du. Izan ere, 20tik gora emaile berrik eman dute izena.

55 urterekin sasoain jarraitzen du kirolariak. Dagoeneko hasi da hurrengo erronka prestatzen eta, Madrilgo Casa de Campo parkean egingo du igeri. “Oso proiektu ezberdina eta zaila” izango dela aurreratu zuen.

<< volver

© Copyright 2010 Carlos Peña | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |