logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

CARLOS PEÑA, MUTURREKO IGERILARIARI ETA
ELKARTASUNZALEARI ELKARRIZKETA

Noticia del 08/06/2018 - PERIODISMO FREELANCE

Carlos Peña beti izan da kirolaria, baina hasieran bere gustukoa atletismoa zen. Muturreko igeriketarako joera inprobisatua izan zen, 1989ko udan. Baina geroztik, hirurogeita hamar jarduera egin ditu eta OWRa (World Records Ofiziala) du. Titulu honek, igeriketan egindako kilometro kopuruaren munduko errekorra aitortzen dio Carlos Peñari. Muturreko bizkar-igeriketa modalitatean 4.880,30 Kilometro 2151 ordu eta 20 minutuetan eginda, 1989tik 2015era bitartean.
Elkartasunezko jarduera hauekin, gaixotasun desberdinak dituzten pertsonen bizitza hobetzeko borroka ikusgai da.


Galdera: Carlos, nola hasten zara muturreko igeriketan?

Erantzuna: Kirola beti egon da nire bizitzan. Nire gaztaroan Tolosako Futbol klubeko atletismo atalaren kide nintzen. Nire gustukoak ziren maratoia eta maratoi erdiak, emaitza onak lortzen nituen.

Baina 1989an hanketan mina hasi zitzaidan, eta egoera horrek, ez zidan uzten normaltasunez entrenatzen. Medikuek esaten zidaten ez zegoela kalte nabarmenik, baina ez behartzeko fisikoki, entrenamendu leunak egiteko adierazten zidaten bilakaera aztertu ahal izateko. Baina zenbait hilabete igaro ondoren ez nuen hobekuntzarik nabaritzen, beraz, udan zerbait ezberdina egitea erabaki nuen. Horiek horrela, egun batetik bestera erabakitzen dut Ebro ibaiko uretan sartzea eta Logroñotik Zaragozaraino joatea igeri eginez.

Orain, hotza eta urteak igarota, egindakoa erokeria zela konturatzen naiz. Garai hartan ez nintzen igerilari ona, batez ere Ebro ibaian ibiltzeko. Gainera, proba neguan egin behar genuen, hotza, uretan eta kanpoan; ez genuen ez baliabiderik ezta mota honetako abenturetan esperientziarik.

Eta hau izan zen nire muturreko igeriketaren hasiera.

Galdera: Zein da zure prestakuntza-errutina?

Erantzuna: Autobuseko gidaria naiz, lanbidez. Laneko ordutegia aldakorra dut, ez dut lanerako ordutegi finkorik, beraz, ohitu egin naiz denbora-tarteetan entrenatzen.

Oporraldian prestakuntza bikoitza edo hirukoitza egiten saiatzen naiz. Gimnasioa, MTB eta igeriketa ibaian, horiek dira nire ohiturak. Eta proba eguna hurbiltzen denean prestatzeko orduak ugaltzen ditut.

Galdera: Esan bezala, ez zara lanbidez honetara dedikatzen ... Zaila da bi zereginak konbinatzea? Badakite zure lantokian zertan zabiltzan? Zer esaten dizute?

Erantzuna: Esan dudan bezala, Euskotren enpresan autobus-gidaria naiz. Ibarran bizi naiz eta Elgoibarren dut lantokia, ordubete behar dut bidean eta etxera itzultzeko beste ordu bat. Horri erantsi lanean egin behar ditudala 6 eta 9 ordu bitarteko lan-txandak. Beraz, zaila da, baina borondatearekin dena lortzen da.

Nire lanean lankidek eta ugazabek nire kirolerako joera eta elkarkidetasun nahia ezagutzen dute. Asko laguntzen didate eta inoiz ez dute inolako arazorik jartzen bidaia bat egitea tokatzen zaidanean. Egun libre bat eskatu dudanean nire oporretako egunetatik egin dut, ez dut oparirik eskatu inoiz, eta hori nahiko nuke aipatu.

Galdera: Zure teknika ere berezia da. Zergatik bizkar-igeriketa egiten duzu?

Erantzuna: Egia da normalean crawl estiloan igeri egiten dela, baina neoprenozko jantziak ez du mugimendua errazten, funtsean urpean igeri egiteko diseinatuta baitaude. Neoprenoarekin Crawl estiloan bi besaldi egin eta segidan ezina sortzen zitzaidan. Konturatu nintzen igeri egiteko modurik erosoena, atzera egitea zela.

Eta horrela ere arriskutsua eta konplexua da, igeri egiten baituzu ibaian barrena ibilbidea ikusi gabe. Oraindik ere gogoratzen dut lehena, esperientziarik gabe, ibaian aurkitu nintzen ezagutzarik gabe, “zodiak”en laguntzarik gabe ... Eromena. Laguntza guztia lurretik zen, mendiko bizikletaz aldamenetik eta nire aita furgoneta batez.

Horrela, estilo honetan hasi nintzen, eta horrela jarraitzen dut.

Galdera: Baina teknika honek zailtasunak ditu ...

Erantzuna: Igeriketa estilo hau, lau igeri-estiloetatik, geldoena da. Horretaz gain, ibai batean igeriketan egiteak arriskua areagotzen du, izan ere, ur korronteak, harriak… etab. Etengabe adi egon behar duzu istripua saihesteko. Horregatik, gidari bat behar dut, nire ikusmena izango dena, bidaia gidatzeko. Urtegietan, piraguistaren papera ere oso garrantzitsua da, alboetako erreferentziarik ez baitugu.

Galdera: Uretan akonpainamenduari buruz hitz egiten duzu. Zer nolako laguntza-taldea duzu?

Erantzuna: Talde finkoa nire emaztea eta ni gara, eta gero jendea gehitu egiten da urteko denbora eta proba gertatzen den tokian, inguruko lagunak izaten dira. Era berean, Cordobako lagun batzuk aipatu nahiko nituzke, Antonio Martínez eta Eva Pulido, eta azkenik, Aventuras Límiteren laguntza jasotzen dut.

Galdera: Zer da garrantzitsua, indar fisikoa edo burukoa?

Erantzuna: Biak oso garrantzitsuak dira, baina balantzan indar psikikoak aparteko pisua hartzen du, eta fisikoa ere behar da noski.

Galdera: Lehenengo saio hartatik, 1989an, Logroñotik Zaragozara doan horretan, sei etapetan egindako lehen urrats hartatik, abentura asko bizi izan dituzu. Zein izan da arriskutsuena?

Erantzuna: Egia esan, bakar bat aukeratzea ez da erraza, ia guztiek arrisku eta zailtasunak baitute. Baina batzuk aipatzearren Neretva ibaian igeri egin nuen Balkanetako gerra garaian; 927kilometro igeri Ebro ibaian zailtasun ugariekin, Muerto Itsasoa zeharkatzea konplikatua zen: abuztuan beroa, gatz kontzentrazio handia eta osagai kimikoak. Oraindik gogoratzen dut Magallanes itsasarteko korronte hotzak eta indartsuak Txilen; Titikaka lakuan aurkitu nuen oxigeno eskasia Bolivia eta Peru artean; edo Maracaibo Lakuko beroa eta hezetasuna, Venezuelan, pirateria ere beste arrisku bat zen.

Galdera: Zure bidaiak solidarioak dira eta horien bidez zenbait konturi ikusgarritasuna ematen diozu. zure ibilbidea ikusita, erakundeak zurekin harremanetan jartzen dira? Edo zu jartzen zara haiekin harremanetan?

Erantzuna: Gehienetan gu erakundeekin harremanetan jartzen gara. Uste dut nire elkarkidetasunerako jarrera ikusita agian nirekin harremanetan gehiagotan jarri beharko liratekeela, baina ez da erraza proiektu hauek aktibatzea. Nire ekintzak erabat altruistak dira eta egoera eta arazo jakin batzuei ikusgarritasuna emateko egiten ditut.

Galdera: Beraz, nola hautatzen duzu gaia ikusgai egiteko?

Erantzuna: Gai bat edo bestea aukeratzeko gaurkotasunari begiratzen diogu, edo beste batzuetan, lagun edo familiako kideak dira kaltetuak. Behin gaia aukeratu dugunean, gai horrekiko lotura duen erakundearekin harremanetan jartzen gara elkarlana proposatzeko.

Azpimarratu behar dut inolako ordainsaririk ez dudala jasotzen, hau da, erabat altruista den ekintza bat da, bat baino gehiago harritu egiten da.

Galdera: Muturreko igeriketa jardueran ia 30 urte pasa ondoren, denboraren igarotzea nabaritu duzu?

Erantzuna: Urteak aurrera doazen neurrian, zailena eguneroko lanaren eta kirol prestakuntzaren arteko osagarritasuna lortzea da. Egun askotan oso nekatuta amaitzen dut.

Galdera: Beraz, ez duzu pentsatu erretiratzea?

Erantzuna: Ez, ez. Egoera onean nago eta nire bidaietan jende askok laguntzen dit, gainera nire oporretan eta jai egunetan zehar egiten ditut jarduera hauek. Yolandak, nire emazteak, esan dit aurrerantzean zerbait ez bada ondo ateratzen edo arazo fisiko esanguratsuak suertatzen badira utzi egin beharko dudala. Arrazoi osoa du.

Galdera: Zuk jaso dituzun aitortza guztietatik zein nabarmenduko zenuke?

Erantzuna: Beno, nabarmenduko nuke CEAFAren Nazio Kongresuak emandakoa (Espainiako Alzheimer-Konfederazioak sarituta, Valladoliden, 2015ean, Sofia Erreginaren agur pertsonala jaso nuen, Ohorezko Presidentea baitzen bera). Oso hunkigarria izan zen.

Harro nago ere muturreko bizkar-igeriketan munduko errekorra aitortu zidanean ORWak (Official World Record), erakunde amerikarrak ematen du titulu hau.

Galdera: Zu ezagututa, honez gero beste jardueraren bat prestatzen zabiltza ezta?

Erantzuna: Bai, egia da bai. Dena prestatze fasean da eta ez dugu ezer itxita, proiektu askoren bueltan ari naiz lanean.

Galdera: Ezin al duzu zerbait aurreratu?

Erantzuna: Ekainaren 10ean, gidatzearen arriskuei buruz kontzientziatu nahi dugu gizartea eta igeriketa egin nahi dugu Euskadiko Stop istripuak erakundearekin elkarlanean (Proba eginda dago)

Abuztuaren 15ean, erretinosi pigmentarioa deituriko gaixotasuna nahi dugu ikusgarri jarri, kasu honetan DameTVision elkartea da lankide, Lehendakaria Ibon Casas da, euskal rockaren ordezkaria. Kanpainaren mezua hau izango da: "Itzal ezazu argia eta egin igeri!".

<< volver

© Copyright 2010 Carlos Peña | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |