logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

24 ORDUZ IGERIAN MINIBIZIA DUTEN HAURREI LAGUNTZEKO

Noticia del 08/07/2015 - diariovasco.com

Carlos Peña igerilari tolosarrak, Aspanogi elkartearekin lankidetzan, datorren larunbateko 16:30etatik igandeko 16:30etara egingo du igeri Orioko errioan.

Carlos Peña igerilari tolosarrak maiz gainditu ditu kirol erronka handiak elkartasunak bultzatuta. Bere hurrengo balentriaren onuradunak minbizia duten haur, nerabe eta gazteak eta horien familiak izango dira. Hain zuzen ere, 24 orduz egingo du igerian datorren asteburuan Orioko errioan, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari laguntzeko. Aspanogi, alegia, Irrien Lagunak Elkartasun Taldeko kide da, eta Peñaren ahalegina Uretara Piratekin! ekimenean txertatzen da.

Uretan 24 ordu, gaua barne, emango ditu Carlos Peñak uztailaren 11ko 16:30ean Arraunetxetik irten eta biharamunean, uztailaren 12an, ordu berean Herriko Plazan harrera egingo zaion arte. Hala ere, edonork egin dezake bat Aspanogiren, Irrien Lagunen eta igerilariaren asmoekin. Xedea elkartea eta horren atzean dagoen arazoa ezagutzera ematea da, horrekin batera, dirua biltzea, trantze zail horretan daude haur eta gaztetxoen eta familien zama arintzeko, ahal den neurrian.

Horretarako, asteburuan zehar ekitaldi ugari antolatu dituzte Orion. Larunbatean hasita, puzgarriak, tailerrak eta 'euskal ginkana' egongo dira txikienentzat ikastolan. Ane Pirataren bisita berezia jasoko dute han direnek, eta parte-hartzea librea bada ere, badago borondatezko sarrera bat. Arratsaldeko 19:30ean, berriz, hanburgesa jana egingo da ikastolan bertan.

Igandean elkartasunezko nordic walking martxa egingo da, zortzi kilometrokoa. 10:30ean irtengo da kanpinetik, eta herriko plazan amaituko da. Izena irteeran gunean bertan eman behar da. 13:30ean plazan paella erraldoia prestatu eta dastatu ondoren, 16:30ean egingo zaio harrera Peñari, plazan bertan.

<< volver

© Copyright 2010 Carlos Peña | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |