logo
face twitter instagram blog

NOTICIA

CARLOS PEÑA, MENDE LAURDENA ELKARTASUN BIDEAN

Noticia del 09/02/2015 - insercionsocial.com (ITZULPENA)

Neopreno jantzia, uretako hegalak eta bihotza elkartasunez gainezka, horiek izan dira 25 urtez Carlos Peñaren giltzarriak. Igerilaria da, eta elkartasuna xede duela sartzen da uretara.

Mende laurden batean 53 zeharkaldi osatu ditu lakuetan, urtegietan eta ibaietan, guztira 5.187 kilometro eginez. Haren istorioa kontatuko dizuegu gaur, eta horrekin jabetuko zarete elkartasunak, maiz, ez duela mugarik.

Lesio baten erruz atletismoa utzi behar izan zuen 1989an. Orduan hasi zen zeharkaldiak osatzen elkartasun bideak sustatzeko: Mitch urakanak kaltetu zituenen aldeko diru-bilketatik hasi 1999an, eta esklerosi anizkoitzaren ‘Mojate-Busti zaitez’ kanpainarekin elkarlanean aritu, edota buru gaixotasunen ikerketen mesedetan aritzeraino.

Ingurumen helburuekin ere egin izan ditu hainbat ekintza, halere bere azken zeharkaldia joan zen udan egin zuen Andaluziako Elikagai Banku batzuren alde.

“Biltzen den guztia, kasu honetan elikagaiak, laguntzen ditudan elkarteei heltzen zaie oso-osorik”

Carlos ez dago bakarrik. Boluntarioak edo lagunak inguruan izaten ditu beti, berdin piraguan zein zodiakean. “Ibaiak arriskutsuak izaten dira eta zer gerta ere hobe lagunduta joatea”, dio eskarmentuko igerilari honek. Izan ere, egin dituen zeharkaldietako batzuk gogorrak izan dira oso.

“Zeharkaldietako batzuk muturrekoak izan dira. Balkanetan zeropetik 15 gradu zeudela igeri egin nuen esaterako. 24 ordu ere egin izan ditut uretatik atera gabe, Gaisotasun Arraroen Nafarroako Elkartearen kanpainan adibidez”

Baina elkartasuna xede duen igerilari honek garbi dauka:

“Besteengatik egiten dut, eginahala norbaiti bihotzera iristeak asebetetzen nau”

Autobus gidaria da Carlos, baina egunero bilatzen du tartea uretara jauzi egin eta entrenatzeko. Hargatik, uretan urte gehiago egin eta behar duen orori era altruistan laguntzen jarraitzeko indar handiz dago.

“Zoriona sortzen dit solidario izateak. Zoriontsu naiz. Hori da hitza”

Haren ibilbidearen berri jakin nahi baduzue Facebook bidez edo web orrialdetik kontaktatu dezakezue Carlosekin.

<< volver

© Copyright 2010 Carlos Peña | Inicio | Contacto | Mapa del Sitio |